Komunikabideek gaur egungo gizartean daukaten eragina ukaezina da eta hauen funtzio soziala entretenitzea, heztea eta informatzea dela esan daiteke. Beraz, komunikabideak modu inkontziente batean, gure egiteko, pentsatzeko eta sentitzeko moduetan eragina izan ditzakete.


https://docs.google.com/document/d/1oCzXxpagvh-_e6ZgQz7jn__ZZyMy5NhCNmqFJ2s_36g/edit?hl=es&pli=1#

2011-04-23

Gure dokumentuaren berri

     Sarrera honetan gure txostenaren berri emango dizuegu, hain zuzen, "Komunikabideen eragin soziala" deitzen dena. Blog osoan zehar aipatzen ari ditugun testu desberdinak gure lana osatzeko erabili ditugun dokumentu zientifikoak dira, interneteko iturri desberdinetatik atera ditugunak; esate baterako: Dialnet, Delicious,...

     Oso artikulu interesgarria dela uste dugu eta horrexegatik, ikustera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu; izan ere, komunikabideen eragin sozialari buruz oso baliagarria den informazioa bildu dugu eta zenbait ezaugarriz ohartaraztea eta haietaz hausnartzea jarduera positiboa izan daitekeela uste dugu.



2011-04-19

Blog lagun bat

     Internet komunikabideen eragin sozialari buruzko informazioa bilatzen genbiltzala hondoko blog lagun aurkitu dugu: "Silicon Lautada"; non kominikabide alternatiboen eragin sozialari buruzko jardunaldi baten berri ematen digu.

     Jardunaldi hauek, pasaden otsailean aurrera eraman zirenak, oso interesgarriak direla uste dugu eta laster beste jardunaldien berri eman ahal izatea espero dugu, komunikabideen gaineko informazioa zabaldu eta ikasten jarraitu ahal izateko.


     Aipatutako blogean jardunaldi horren kartela ikusi ahalko duzue eta hurrengorako prest egotea espero dugu!


2011-04-18


     XXI. mendean, Komunikazioko Teknologia Berrien aroan alegia, ondo sarturik gaudenean, nabarmena da pertsonen artean eta gizarteen artean informazioa trukatzeko orduan komunikabideek daukaten garrantzia. Munduaz dugun ikuskeran ere -hurbileko errealitateaz zein urrunekoaz- eragin garrantzitsua daukate komunikabideek.
     Komunikabideak (idatzizko prentsa, irratia, telebista, Internet, etab) ez dira informazio ustez neutroa transmititzeko tresna hutsak, baizik eta, sarritan, hiritarren iritzia bateratzeko tresna:
bistan da gure errealitatearen interpretazioan eta gure jokabidean daukaten eragina.
   
     Bizkaiko Foru Aldundiaren helburuetako bat da emakumeek komunikabideetan daukaten presentzia hobetzea (horretarako, emakumeak bizitza sozialean, politikoan, ekonomikoan eta
kulturalean ikusgarri bihurtuz) eta estereotipo sexistak apurkaapurka desagerraraztea.
     Helburu hori lortze aldera, aldundiak “Komunikabideak eta Generoa” izeneko jardunaldia antolatu du. Jardunaldi honetan, zenbait hausnarketa eta azterketa  aurkeztuko dira, komunikabideetan emakumeei eta gizonei buruz eman gura dugun irudia kualitatiboki aztertu ahal izateko.
Horrela, hiritarren berdintasuna eta askotarikotasuna mesedetzen dituzten jokaerak eta dinamikak sendotu ahalko ditugu.

2011-04-17

2011-04-16

Komunikabideak, Manipulazio bideak?


     Manipulazioak,  komunikazioaren teoriak baztertzen ditu. Komunikatzaileak errealitatea islatu beharrean, birsortu egiten dute.  Beraz, argi geratzen da, telebistaren programazioa ikus-entzuleen kuotaren araberakoa dela eta ondorioz, onura ekonomikoaren araberakoa.

     Beste sarrera batzuetan eta gure artikuluan aipatu dugun bezala, komunikabideak onuragarriak izan daitezke, baina era berean, asko edo modu txar batean erabiliz gero arriskutsuak edo kaltegarriak izan daitezke geure hezkuntza edo garapenerako.
Zergaitik?

     Argazkian ikusi dezakegun moduan, askotan, komunikabideak manipulazio teknikak erabiltzen dute, euren onurak asetzeko. Batik bat, ekonomian oinarrituz. Modu horretan, pertsonengan eragiten dute eta nolabait esanda, komunikabideak "munduaren jabeak" izatera iritsi dira. Oso garrantzitsua da gizabanako bakoitzak kritikotasuna lantzea, bere pertsonalitate propioa eukitea, komunikabideak esaten duten guztia ez onartzeko.