XXI. mendean, Komunikazioko Teknologia Berrien aroan alegia, ondo sarturik gaudenean, nabarmena da pertsonen artean eta gizarteen artean informazioa trukatzeko orduan komunikabideek daukaten garrantzia. Munduaz dugun ikuskeran ere -hurbileko errealitateaz zein urrunekoaz- eragin garrantzitsua daukate komunikabideek.
Komunikabideak (idatzizko prentsa, irratia, telebista, Internet, etab) ez dira informazio ustez neutroa transmititzeko tresna hutsak, baizik eta, sarritan, hiritarren iritzia bateratzeko tresna:
bistan da gure errealitatearen interpretazioan eta gure jokabidean daukaten eragina.
Bizkaiko Foru Aldundiaren helburuetako bat da emakumeek komunikabideetan daukaten presentzia hobetzea (horretarako, emakumeak bizitza sozialean, politikoan, ekonomikoan eta
kulturalean ikusgarri bihurtuz) eta estereotipo sexistak apurkaapurka desagerraraztea.
Helburu hori lortze aldera, aldundiak “Komunikabideak eta Generoa” izeneko jardunaldia antolatu du. Jardunaldi honetan, zenbait hausnarketa eta azterketa aurkeztuko dira, komunikabideetan emakumeei eta gizonei buruz eman gura dugun irudia kualitatiboki aztertu ahal izateko.
Horrela, hiritarren berdintasuna eta askotarikotasuna mesedetzen dituzten jokaerak eta dinamikak sendotu ahalko ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario