Komunikabideek gaur egungo gizartean daukaten eragina ukaezina da eta hauen funtzio soziala entretenitzea, heztea eta informatzea dela esan daiteke. Beraz, komunikabideak modu inkontziente batean, gure egiteko, pentsatzeko eta sentitzeko moduetan eragina izan ditzakete.
2011-05-02
2011-04-23
Gure dokumentuaren berri
Sarrera honetan gure txostenaren berri emango dizuegu, hain zuzen, "Komunikabideen eragin soziala" deitzen dena. Blog osoan zehar aipatzen ari ditugun testu desberdinak gure lana osatzeko erabili ditugun dokumentu zientifikoak dira, interneteko iturri desberdinetatik atera ditugunak; esate baterako: Dialnet, Delicious,...
Oso artikulu interesgarria dela uste dugu eta horrexegatik, ikustera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu; izan ere, komunikabideen eragin sozialari buruz oso baliagarria den informazioa bildu dugu eta zenbait ezaugarriz ohartaraztea eta haietaz hausnartzea jarduera positiboa izan daitekeela uste dugu.

2011-04-19
Blog lagun bat
Internet komunikabideen eragin sozialari buruzko informazioa bilatzen genbiltzala hondoko blog lagun aurkitu dugu: "Silicon Lautada"; non kominikabide alternatiboen eragin sozialari buruzko jardunaldi baten berri ematen digu.
Jardunaldi hauek, pasaden otsailean aurrera eraman zirenak, oso interesgarriak direla uste dugu eta laster beste jardunaldien berri eman ahal izatea espero dugu, komunikabideen gaineko informazioa zabaldu eta ikasten jarraitu ahal izateko.
Aipatutako blogean jardunaldi horren kartela ikusi ahalko duzue eta hurrengorako prest egotea espero dugu!

2011-04-18
XXI. mendean, Komunikazioko Teknologia Berrien aroan alegia, ondo sarturik gaudenean, nabarmena da pertsonen artean eta gizarteen artean informazioa trukatzeko orduan komunikabideek daukaten garrantzia. Munduaz dugun ikuskeran ere -hurbileko errealitateaz zein urrunekoaz- eragin garrantzitsua daukate komunikabideek.
Komunikabideak (idatzizko prentsa, irratia, telebista, Internet, etab) ez dira informazio ustez neutroa transmititzeko tresna hutsak, baizik eta, sarritan, hiritarren iritzia bateratzeko tresna:
bistan da gure errealitatearen interpretazioan eta gure jokabidean daukaten eragina.
Bizkaiko Foru Aldundiaren helburuetako bat da emakumeek komunikabideetan daukaten presentzia hobetzea (horretarako, emakumeak bizitza sozialean, politikoan, ekonomikoan eta
kulturalean ikusgarri bihurtuz) eta estereotipo sexistak apurkaapurka desagerraraztea.
Helburu hori lortze aldera, aldundiak “Komunikabideak eta Generoa” izeneko jardunaldia antolatu du. Jardunaldi honetan, zenbait hausnarketa eta azterketa aurkeztuko dira, komunikabideetan emakumeei eta gizonei buruz eman gura dugun irudia kualitatiboki aztertu ahal izateko.
Horrela, hiritarren berdintasuna eta askotarikotasuna mesedetzen dituzten jokaerak eta dinamikak sendotu ahalko ditugu.
2011-04-16
Komunikabideak, Manipulazio bideak?
Manipulazioak, komunikazioaren teoriak baztertzen ditu. Komunikatzaileak errealitatea islatu beharrean, birsortu egiten dute. Beraz, argi geratzen da, telebistaren programazioa ikus-entzuleen kuotaren araberakoa dela eta ondorioz, onura ekonomikoaren araberakoa.
Beste sarrera batzuetan eta gure artikuluan aipatu dugun bezala, komunikabideak onuragarriak izan daitezke, baina era berean, asko edo modu txar batean erabiliz gero arriskutsuak edo kaltegarriak izan daitezke geure hezkuntza edo garapenerako.
Zergaitik?
Argazkian ikusi dezakegun moduan, askotan, komunikabideak manipulazio teknikak erabiltzen dute, euren onurak asetzeko. Batik bat, ekonomian oinarrituz. Modu horretan, pertsonengan eragiten dute eta nolabait esanda, komunikabideak "munduaren jabeak" izatera iritsi dira. Oso garrantzitsua da gizabanako bakoitzak kritikotasuna lantzea, bere pertsonalitate propioa eukitea, komunikabideak esaten duten guztia ez onartzeko.
2011-04-15
2011-04-14
Gazteak eta komunikabideak aztergai
Saretik genbilela "Gazteak eta komunikabideak aztergai" deitutako artikulu bat aurkitu dugu. Artikulu honetan azaltzen da Bilbon, Gazteizen eta Donostian antolatutako berbakeita topaketak. Topaketa horietan, hurrengo galderei buruz hausnartu zuten:
- Nolakoa da gazteen inguruan komunikabideek ematen duten irudia?
- Zer egin daikete gazte elkarteen lana errazago zabal-tzeko?
Komunikabidearen Eraginari buruzko Ikerketa: Ikuspegi Historiko bat
Ander Iturriotz Lauzirika, Gizarte eta Informazio-Zientzien Fakultateko irakasleak, komunikabideen eraginari buruzko ikerketa bat egin zuen. Ikerketa hori, Inguma web orrian (Euskal Komunitate Zientifikoaren Datu-Basea) ikus daiteke, bereziki, UEU (Udako Euskal Unibertsitatea) pasartean.
Bertan, erabateko eraginari buruz, eragin minimoaren teoriari buruz eta eragin indartsuari buruz hitz egiten da. Azkenengo pasartean, hausnarketa orokor bat azalduz.
2011-04-11
Komunikabideak
Behin eta berriz aipatu dugun bezala, komunikabideak gaurko gizarte honetan eragin handia du. Hori dela eta, gai honi buruzko informazio asko aurkitu dezakegu, edozein pertsonaren ahotsetan dagoelako.
Honen isla sarean aurkitu dezakegun “Komunikabideak” deitutako blog-a ikusi dezakegu. Blog honetan, deigarria iruditu zaigun artikulu bat aurkitu dugu. Bertan, komunikabideak dituzten eragina eta horrek zer suposatzen duen laburtzen da . Horrekin batera, pertsona guztiak kontziente izan beharko ginen, komunikabide masiboak modu egoki baten erabiltzen ez baditugula eragozpen handietan bihurtu ahal direla. Batez ere, gizarteari manipulatzeko erabili ahal direlako, atxikimendu harremanak, sozializazioa eta errealitatearekiko kontaktua murrizten dutelako.
Beraz, komunikabideak zenbait abantaila eskaintzen diguten arren, askotan euren eragina ez da bat ere ona.
Komunikabideak eta Manipulazioa
Felipe Lopez Aranguren soziologoak komunikabideek informazioa manipulatzeko erabiltzen dituzten trikimailuen inguruko hitzaldia eskaintzen digu bideo honetan.
Hedabide batzuen estrategia nabarmena da, baina soziologoaren arabera larriagoa da, ustez neutroak diren komunikabideek gure pertzepzioan eragiteko duten ahalmena.
Zeintzuk dira ordea gure iritzian eragiteko komunikabideek erabiltzen dituzten estrategiak?

Komunikabideen Eragin Soziala AZTERGAI
Pasaden urteako irailaren 24an, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuz (NUP) antolatuta, komunikabideek gaur egungo gizartean duten eragina aztertu zuten hitzaldi batean.
Komunikabideen Eragina Haurrengan
Esan dugun bezala, komunikabideek eragin handia dute gure bizitzako momentu guztietan eta batzuetan, era edo modu inkontziente batean. Horrexegatik, eragin hori kontu hartu eta kontziente izatea beharrezkoa izan behar da. Beraz, gizartean dauden pertsona guztietan du eragina eta hain zuzen, haurrenengan.
Honen adibide bezala, Igor eta Maialen diren bi ikasleen blog-an aurkitu dezakegu. Hian zuzen, "Komunikabideen eragina haurrengan" izenburuaz.
Honen adibide bezala, Igor eta Maialen diren bi ikasleen blog-an aurkitu dezakegu. Hian zuzen, "Komunikabideen eragina haurrengan" izenburuaz.
Bertan, izenburuak argitzen duen moduan, komunikazioak haurrengan duen eraginari buruz hitz egiten da. Konkretuki, bideojokoengatik, gaur egun, gizartetik aldentzen direla eta bakartasunerantz jotzeko joera daukatela.
2011-04-07
Aupa lagunok!! =)
Hona hemen komunikabideen eragin sozialari buruzko blog esanguratsu bat. Bertan, komunikabide eta hauen eraginari buruzko datu, iritzi, artikulu, bideo, argazki eta bestelakoak aurkitu ahal dituzue.
Gure gizartean, hain zuzen, komunikabideek oso indartsuak dira eta horren berri ematea izango litzakete gure helburua eta eginkizuna.
Beraz, espero dugu blog hau zuentzat baliagarria izatea.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)