Komunikabideek gaur egungo gizartean daukaten eragina ukaezina da eta hauen funtzio soziala entretenitzea, heztea eta informatzea dela esan daiteke. Beraz, komunikabideak modu inkontziente batean, gure egiteko, pentsatzeko eta sentitzeko moduetan eragina izan ditzakete.
2011-04-16
Komunikabideak, Manipulazio bideak?
Manipulazioak, komunikazioaren teoriak baztertzen ditu. Komunikatzaileak errealitatea islatu beharrean, birsortu egiten dute. Beraz, argi geratzen da, telebistaren programazioa ikus-entzuleen kuotaren araberakoa dela eta ondorioz, onura ekonomikoaren araberakoa.
Beste sarrera batzuetan eta gure artikuluan aipatu dugun bezala, komunikabideak onuragarriak izan daitezke, baina era berean, asko edo modu txar batean erabiliz gero arriskutsuak edo kaltegarriak izan daitezke geure hezkuntza edo garapenerako.
Zergaitik?
Argazkian ikusi dezakegun moduan, askotan, komunikabideak manipulazio teknikak erabiltzen dute, euren onurak asetzeko. Batik bat, ekonomian oinarrituz. Modu horretan, pertsonengan eragiten dute eta nolabait esanda, komunikabideak "munduaren jabeak" izatera iritsi dira. Oso garrantzitsua da gizabanako bakoitzak kritikotasuna lantzea, bere pertsonalitate propioa eukitea, komunikabideak esaten duten guztia ez onartzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario