Komunikabideek gaur egungo gizartean daukaten eragina ukaezina da eta hauen funtzio soziala entretenitzea, heztea eta informatzea dela esan daiteke. Beraz, komunikabideak modu inkontziente batean, gure egiteko, pentsatzeko eta sentitzeko moduetan eragina izan ditzakete.


https://docs.google.com/document/d/1oCzXxpagvh-_e6ZgQz7jn__ZZyMy5NhCNmqFJ2s_36g/edit?hl=es&pli=1#

2011-04-11

Komunikabideak eta Manipulazioa

     Felipe Lopez Aranguren soziologoak komunikabideek informazioa manipulatzeko erabiltzen dituzten trikimailuen inguruko hitzaldia eskaintzen digu bideo honetan.
     Hedabide batzuen estrategia nabarmena da, baina soziologoaren arabera larriagoa da, ustez neutroak diren komunikabideek gure pertzepzioan eragiteko duten ahalmena.
     Zeintzuk dira ordea gure iritzian eragiteko komunikabideek erabiltzen dituzten estrategiak? 

1 comentario:

  1. bideoa oso ondo dau! gauza interesgarriak esaten ditu eta askotan ez zaio arrazoia falta!!. Naia

    ResponderEliminar